PROIEKTUAREN ARRAZOIA

  Gure ikastetxeetan, egunerokotasunean  agertzen diren hainbat premiari “berdintasunen arteko laguntzen” bitartez erantzuna eman diezaieketela esan dezakegu, adibidez: aniztasunaren trataeran, arazoen konponketetan, gure geletako bizikidetzako giroan, ikas-irakas prozesuaren hobekuntzan, baloreetan hezteko hezkuntzan…

  Honetaz gain, kontutan izan beharra dago ikasleriaren arteko gertaera ugari ematen dira non, bereziki,  eguneroko bizikidetza kaltetuta suertatzen da, hala nola, tratu desegokiak, jazarpena, isolamendua, bazterketak...


  Egoera hauei erantzuna emateko baliabide ezberdinak eskaintzen dituzten prebentzio programak txertatzen joatea ezinbestekoa da eta, hauetako bat, adibidez bitartekaritza eskaintzen dituztenak izan daitezke. Hain zuzen ere, baliabide honen bitartez ikasleriak gatazka konponketarako modu alternatiboak erabil ditzake.


  Ikasgela eta ikastetxeko bizi-giroa hobetzeko helburua duen prebentzio programa hauetariko bat “IKASLE LAGUNTZAILEAK” da. 


  Ikasle laguntzaileek  bere kideen arteko konfliktoak eta tentsioak bizi edota detektatzen dituzte irakasleak baino lehenago edota irakasleek detektatzen ez dituztenean. Horregatik gatazka horiek areagotu baino lehenago parte hartu eta, modu asertibo batean, konpontzeko bideak jar daitezke.