EDUKIAK ETA METODOLOGIA

EDUKIAK

EDUKI OROKORRAK ( 1 eta 2 mailatan)

-Ikasle Laguntzaile taldearen koesioa lortzeko JOLAS DINAMIKAK. Azken ikasturte hauetan, Covid dela eta, kontakto gutxiko dinamikak erabiltzen ari gara.
-IkasTaldeen hausnarketa. Ikasle Laguntzaile talde bakoitzak bere gelako hausnarketa egiten du: giroa, ikasle eta irakasleen arteko harremanak, gatazkak (egon badira)… Denon artean hausnartu, konponbide posibleak azaldu eta, behar izan ezkero, konpormisoak hartu. Ekarpenak egitea ez da inoiz derrigorrezkoa; borondatez egiten dira.

 EDUKI ZEHATZAK-MAILAKA

 1. MAILA
- Enpatia zer den eta bere garrantzia harremanetan.
- Emozioen identifikazioa eta kudeaketa.
- Gelako giroaren hausnarketa:
         - Errespetua.
- Argudiatzen eta argudioak aztertzen trebatu. Norbere eta besteen argudioen hausnarketa.
- Errespetuz hitz egitearen abantailak.
- Jazarpen kasuak identifikatzea:
         - Erasotzaile-erasotuen ezaugarriak
         - Erasotuarekiko babesa
         - Erasotzailearekiko indargabetzea
         - Taldearen eragina erasotzailearen indargabetzerakoan.
- Ez gara "txibatoak", laguntzaileak baizik.
- Gure eskuhartzea ikasle berriekin, laguntza eskaini eta emanez.
 
 2. MAILA
- Bitartekaritzaren ezaugarri orokorrak.
       - Enpatiaren garrantzia gatazken aurrean (besteen emozio eta sentimenduak bizi).
       - Gorputzaren hizkuntzaren garrantzia (begirada, gorputzaren postura, gestoak...)
       - Entzute aktiboa (epaitu gabe, inoren alde egin gabe, iritziak onartuz, norbere iritziak gordez, aholkurik ez; baieztapenak eta parafraseoak erabiliz...)
       - Konfideltziatasunaren garrantzia.
       - Ez gaude arazoak konpontzeko. Konponketa gatazka edo eztabaidako inplikatuak bilatu behar dute.


METODOLOGIA

       EZAUGARRI OROKORRAK

 Garatzen den metodoa aktiboa da, partehartzailea, esperientziatik abiatutakoa eta kooperatiboa. Metodologia honen helburua, ikasgelan kooperazioan oinarritutako klima eta elkarrekin, denen artean, bilatzeko jarrera sustatzea da. Prozesua bera emaitza bezain garrantzitsua dela uste dugu.

Bestalde, metodologia sozioafektiboa erabiltzen da non norbanakoaren esperientziatik abiatzen den, gero azterketa ahalbideratzeko. Ez da beraz, eduki zehatzak barneratzea, bizipenak sustatu eta hauen ulermena ahalbideratzea baizik.

Talde osoaren partehartze aktiboa eskatzen du ikuspegi honek. Eta guzti honetatik izandako ikasketek ezagutzako kognitiboak, emozionalak eta praktikoak ahalbideratzen ditu.



        SAIOETAKO SEKUENZIAZIOA

Saio bakoitza hiru ataletan banatzen da:

- Lehenbizi Ikasle Laguntzaileen koesioa lantzen dugu dinamika ezberdinak erabiliz.
- Ondoren maila bakoitzari dagozkion edukiak lantzen ditugu.
- Azkenik gela bakoitzeko giroaz mintzatzen gara.



       BALIABIDEAK

Atal edo esparru bakoitzean material edo baliabide ezberdinak erabiltzen ditugu. Talde koesioa sustatzeko jolas-dinamika ezberdinak; edukiak lantzeko bideo formatiboak, irakurgaiak, role-playing, jolas-dinamika baita ere… Gela bakoitzeko giroa norbere ekarpenak erabiliz. Azken esparru honetan, behar izan ezkero, denon arteko konpromisoak hartzen ditugu eta, aurrez hartutakoenen jarraipena
egiten dugu.