PROIEKTUAREN HELBURUAK

Ikasle Laguntzaile proiektua DBHko 1 eta 2 mailatako bi esparrutan garatzen da. Alde batetik ikaslego osoaren formazio orokorra dago eta, bestetik, ikasle laguntzaileen formazio zehatza.


PROGRAMAREN HELBURU OROKORRAK IKASLEGO OSOARENTZAT

  • Ikastetxeko elkarbizitza hobetu.
  • Kolaborazioa, ezagutza eta pertsonen arteko arazoei irtenbideak bilatzea sustatzea.
  • Ikasleen artean dauden tratu txar kasuak gutxiagotzea.
  • Gatazken kudeaketan ikasleen errespetuzko partehartze zuzena ahalbideratu.
  • Komunikazio kanalak sortu.
  • Gatazkei aurre egiteko dauden modu biolentoak aztertu eta alternatiba ezberdinak zehaztu.

Formazio hau ikasle laguntzaileek eramaten dute tutorearen laguntzaz, zehaztutako tutoretza saio batzuetan.


PROGRAMAREN HELBURU ZEHATZAK IKASLE LAGUNTZAILE TALDEARENTZAT

  • Ikasle laguntzaileen taldea sortu.
  • Ikasleen artean laguntza eta elkarrekiko babesa sustatu.
  • Gatazken kudeaketan enpatia eta entzuteko trebetasunean gaitu.
  • Ikasle laguntzaileei, beren ikasgelan sortzen diren gatazketan eskuhartzea erraztu.
  • Gatazken konponketarako prozedurak zehaztu: bitartekaritza hastapenak.

Formazio hau, arratsaldetako hauspoa saioetan eta, baita ere, lektiba saio batzuetan lantzen dugu. Mailaka elkartzen gara. 

Proiektuaren irakasle arduradunak (2021-22)
- Irune Azpitarte
- Amaia Lariz
- BegoƱe Zabala
- Amaia Urkidi
- Amaia Furundarena